lunes, 25 de febrero de 2013

Jara Bartzelonan. Maialen Aristegi

JARA BARTZELONAN
Liburuaren izenburua:Jara Bartzelonan
Idazlea:OSORO, Jasone.
Argitaletxea:Zubia.

IRITZIA:
Liburu honetatik gehien gustatu zaidana, Jararen look aldaketa izan da eta poteoan ibiltzen zenekoa. Alde batetik, ez zait batere gustatu, aitaren lan aldaketaren ondorioz Bartzelonara joan behar izaten dutela, eta, bestetik, ez dut gogoko izan, Jarari begi txarrez begiratzen ziotenekoa.
Laburbilduz, Jara eta bere familia Bartzelonan geratzen dira eta, hango bizimoduari ohitzen dira. Egia esanda, liburua oso interesgarria iruditu zait,pena da ilustraziorik ez izatea..

LABURPEN TENTATZAILEA:
Jara, oso neska jatorra da eta Bizkaiko herri batean bizi da. Egun batean, bere aitari lana aldatu eta Bartzelonara doaz bizitzera. Hasieran, Jarataz barre egingo dute, baina, egun batean neska batek, hau da, gelakide batek hitz egingo dio. Jarraian, Jararen look aldaketa dator, eta Bartzelonako bizipenak, poteoa...
Jarak Bartzelonan jarraituko ote duen jakin nahi?
Maialen Aristegi

Jara Bartzelonan. Uxue Balerdi

JARA BARTZELONAN

LABURPEN TENTATZAILEA: Jara 14 urteko neskatila bat da. Bere aitaren lan arazoak direla eta, Bartzelonara joan behar izan dute bizitzera. Bartzelonan ez ditu lagunak eta egun osoa etxean pasatzen du asper-asper eginda. Lagun berriak egingo al ditu? Lanean hasiko al da?

IRITZIA: Ipuina asko gustatu zait, abenturazko dela esan genezake. Hasierako zatian pena pixka bat ematen du ez duelako lagunik.
Baina pixkanaka lagunak egiten ditu eta Bartzelonako bizimodura ohitzen joaten da, horregatik zati hori asko gustatu zait interesgarria delako.

Garmendia eta Fannyren sekrestua. Beñat Negredo


LIBURUAREN IZENBURUA: Garmendia eta Fannyren sekretua.
IDAZLEA: URIBE, Kirmen
ARGITALETXEA: Elkar

 LABURPEN TENTATZAILEA

Amalio eta Garmendia liburuko protagonistak, esnatu eta Fanny, haien lagun bat, ez dagoela ohartzen dira. Fanny Italian dagoela ohartu eta gero, bi gizonak Italiara joaten dira. Zer gertatuko da han? Abentura ikaragarria biziko al dute? Lortuko al dute Fanny haiekin bueltan ekartzea beraien herrira?

IRITZIA

Garmendia eta Fannyren sekretua liburua asko gustatu zait eta oso ondo pasa dut irakurtzen. Pertsonaia gehienak dibertigarriak eta abenturazaleak iruditu zaizkit. Gehien gustatu zaizkidan pertsonaiak Garmendia eta Amalio izan dira oso dibertigarriak zirelako eta elkarrekin oso abentura politak bizitzen zituztelako. Gutxien gustatu zaidan pertsonaia, berriz, Fanny izan da oso aspergarria eta alperra zelako.

Garmendia eta Amalio mozorro dantzara joan zirenean izan zen niretzat liburuko alderdi interesgarri eta politena.

Bestalde, Garmendia eta Amalio Fannyren etxera afaltzera joan zirenean izan zen niretzat liburuko zati aspergarriena.

Beñat Negredo