jueves, 28 de febrero de 2013
lunes, 25 de febrero de 2013
Jara Bartzelonan. Maialen Aristegi
JARA
BARTZELONAN
Liburuaren
izenburua:Jara Bartzelonan
Idazlea:OSORO,
Jasone.
Argitaletxea:Zubia.
IRITZIA:
Liburu honetatik gehien gustatu zaidana, Jararen look aldaketa izan da eta poteoan ibiltzen zenekoa. Alde batetik, ez zait batere gustatu, aitaren lan aldaketaren ondorioz Bartzelonara joan behar izaten dutela, eta, bestetik, ez dut gogoko izan, Jarari begi txarrez begiratzen ziotenekoa.
Liburu honetatik gehien gustatu zaidana, Jararen look aldaketa izan da eta poteoan ibiltzen zenekoa. Alde batetik, ez zait batere gustatu, aitaren lan aldaketaren ondorioz Bartzelonara joan behar izaten dutela, eta, bestetik, ez dut gogoko izan, Jarari begi txarrez begiratzen ziotenekoa.
Laburbilduz,
Jara eta bere familia Bartzelonan geratzen dira eta, hango
bizimoduari ohitzen dira. Egia esanda, liburua oso interesgarria
iruditu zait,pena da ilustraziorik ez izatea..
LABURPEN
TENTATZAILEA:
Jara,
oso neska jatorra da eta Bizkaiko herri batean bizi da. Egun batean,
bere aitari lana aldatu eta Bartzelonara doaz bizitzera. Hasieran,
Jarataz barre egingo dute, baina, egun batean neska batek, hau da,
gelakide batek hitz egingo dio. Jarraian, Jararen look aldaketa
dator, eta Bartzelonako bizipenak, poteoa...
Jarak
Bartzelonan jarraituko ote duen jakin nahi?
Maialen
Aristegi
Jara Bartzelonan. Uxue Balerdi
JARA BARTZELONAN
LABURPEN
TENTATZAILEA: Jara
14 urteko neskatila bat da. Bere aitaren lan arazoak direla eta,
Bartzelonara joan behar izan dute bizitzera. Bartzelonan ez ditu
lagunak eta egun osoa etxean pasatzen du asper-asper eginda. Lagun
berriak egingo al ditu? Lanean hasiko al da?
IRITZIA:
Ipuina
asko gustatu zait, abenturazko dela esan genezake. Hasierako zatian
pena pixka bat ematen du ez duelako lagunik.
Baina
pixkanaka lagunak egiten ditu eta Bartzelonako bizimodura ohitzen
joaten da, horregatik zati hori asko gustatu zait interesgarria
delako.
Garmendia eta Fannyren sekrestua. Beñat Negredo
LIBURUAREN
IZENBURUA: Garmendia
eta Fannyren sekretua.
IDAZLEA:
URIBE, Kirmen
ARGITALETXEA:
Elkar
LABURPEN TENTATZAILEA
Amalio
eta Garmendia liburuko protagonistak, esnatu eta Fanny, haien lagun
bat, ez dagoela ohartzen dira. Fanny Italian dagoela ohartu eta gero,
bi gizonak Italiara joaten dira. Zer gertatuko da han? Abentura
ikaragarria biziko al dute? Lortuko al dute Fanny haiekin
bueltan ekartzea beraien herrira?
IRITZIA
Garmendia
eta Fannyren sekretua liburua asko gustatu zait eta oso ondo pasa dut
irakurtzen. Pertsonaia gehienak dibertigarriak eta abenturazaleak
iruditu zaizkit. Gehien gustatu zaizkidan pertsonaiak Garmendia eta
Amalio izan dira oso dibertigarriak zirelako eta elkarrekin oso
abentura politak bizitzen zituztelako. Gutxien gustatu zaidan
pertsonaia, berriz, Fanny izan da oso aspergarria eta alperra zelako.
Garmendia eta Amalio mozorro dantzara
joan zirenean izan zen niretzat liburuko alderdi interesgarri eta
politena.
Bestalde, Garmendia eta Amalio Fannyren
etxera afaltzera joan zirenean izan zen niretzat liburuko zati
aspergarriena.
Beñat Negredo
Suscribirse a:
Entradas (Atom)