lunes, 25 de febrero de 2013

Garmendia eta Fannyren sekrestua. Beñat Negredo


LIBURUAREN IZENBURUA: Garmendia eta Fannyren sekretua.
IDAZLEA: URIBE, Kirmen
ARGITALETXEA: Elkar

 LABURPEN TENTATZAILEA

Amalio eta Garmendia liburuko protagonistak, esnatu eta Fanny, haien lagun bat, ez dagoela ohartzen dira. Fanny Italian dagoela ohartu eta gero, bi gizonak Italiara joaten dira. Zer gertatuko da han? Abentura ikaragarria biziko al dute? Lortuko al dute Fanny haiekin bueltan ekartzea beraien herrira?

IRITZIA

Garmendia eta Fannyren sekretua liburua asko gustatu zait eta oso ondo pasa dut irakurtzen. Pertsonaia gehienak dibertigarriak eta abenturazaleak iruditu zaizkit. Gehien gustatu zaizkidan pertsonaiak Garmendia eta Amalio izan dira oso dibertigarriak zirelako eta elkarrekin oso abentura politak bizitzen zituztelako. Gutxien gustatu zaidan pertsonaia, berriz, Fanny izan da oso aspergarria eta alperra zelako.

Garmendia eta Amalio mozorro dantzara joan zirenean izan zen niretzat liburuko alderdi interesgarri eta politena.

Bestalde, Garmendia eta Amalio Fannyren etxera afaltzera joan zirenean izan zen niretzat liburuko zati aspergarriena.

Beñat Negredo

No hay comentarios:

Publicar un comentario